Irudiz 2009ko irailean sortzen da komunikazioaren eta teknologia berrien sektoreko egitasmo apal baina indartsu bezala. Gurea bezain aurreratua dagoen eskualde batean, Deba Goienan alegia, diseinu planen eta web garapenaren alorrean geroz eta handiagoa den beharra asetu nahian, duela gutxi, gure eskaintza hobetu dugu, ikus-entzunezko sormen eta produkzio zerbitzua gehituz, hortarako lan taldera jende berria ekarri dugu.

         Bezero potentzialak izan ditzakeen behar guztiak betetzen ditugu, honela bere lana erraztuz. Hasierako diseinutik, azken produkturaino eta bere aplikazioraino, euskarri nahiz arlo ezberdinetan: diseinu grafikoa, web garapena eta ikus-entzunezko produkzioa, ale-kopuru handiko proiektuak baita xumeagoak edo intimoagoak ere.

         Enpresa gaztea gara, baina gure lan esperientziagatik eta baita gure etengabeko formazioagatik baliabide askoduna; eta ideiak garbi dituena, zerbitzuaren kalitateagatik apustu egiten dugu, beti bidezko prezio baten, eta baita bezeroaren hurbiltasunagatik ere, lan on bat egiteko gakoa elkarlana da.

                         

Copyright-a © 2010 Open Source Matters. Eskubide guztiak gordeta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.